"Gor, mutu eta itsu"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2012ko mai. 21a, 02:00

Aintzinako erromatarrek Res publica kontzeptua erabiltzen zuten...

... Guztion ongizatea adierazteko.

Horrela itzuli zuten grekerako jatorria zuen politeia hitza. Eta hauxe da politika hitzaren etimologia. Asko laburbilduz esan dezakegu politika dela guztion ongizatea lortzeko tresna. 

Batzuetan gertatzen da agintean dagoenak informazio gehiago duelako herritarren ongizatea zein den garbiago ikusten duela herritarrak baino. 

Hau ez da sinesgarria, ordea, herritarrak gertutik ezagutzen duen zerbitzu bat, agintean daudenek derrigorrez aldatu nahi dutenean, herriaren gehiengoaren aurka. Herriak, oro har, zentzuz jokatzen du eta herriaren zentzuaren aurka jokatzen duenak inposaketa praktikatzen du. Atez ateko hondakin bilketaren aurka dago Bergarako herriaren gehiengoa. Eredu horren aurka sinatzen duen jende askok bere ezadostasuna eta, zergatik ez, bere lasaialdi edo desahogoa adierazteko beharra sentitu du. Argi dago herriak zabor kudeaketa sistemari buruzko iritzia emateko beharra duela. Hau ikusten ez duen politikaria gor, mutu eta itsu dago. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak