... "Adierazpen askatasuna oinarrizko giza eskubidea da". Ilustrazio garaian, Frantzian, ideien hedatze librearen euskarri bezala ulertzen zuten askatasun adierazpena.
Bergarara iritsi zen Ilustrazioa Xabier Munibe eta Elhuyar anaien eskutik, besteak beste. Azkenaldian urrun sumatzen ditut Ilustrazioaren aire berri eta usain aurrerakoiak.
Urtebete pasatxo da Goienan idazten dudala eta normalean bihotzetik ateratzen zaizkidan sentimenduez edo gizartean guri-gurian dauden gaiez aritu izan naiz. Azkenaldi honetan, zenbait gai ukitzen dudanean erantzun gogorrak jaso izan ditut. "Deabruaren eskutik helduta noala" ere irakurri dut gutunen batean. Voltaire eta Rousseauk ziotenez, "bestelako iritziek arte eta zientzietan aurrera egitea dakarte, eta baita benetako parte hartze politikoa ere".
Iritzi desberdinak errespetuz eta baldintza berdinetan adieraziz, edozeinek du aukera esaten dena egia, gezurra edo erlatiboa den epaitzeko.
Nire guraso eta aitona-amonek sufritu zuten adierazpen askatasun eza.
Nik nire iritzia ematen jarraituko dut.