"Bildu eta herri partaidetza"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2012ko mar. 15a, 01:00

Atez ateko zabor bilketaren ezarpena dela eta...

... Bergarako EAJko zinegotziok Udal Gobernuaren jarrera salatu nahi dugu.

Lehenik, Debagoieneko Mankomunitateko  ingurumen arduradunen ahotik komunikabideen bitartez jakin genuen Debagoieneko herrietan atez ateko zabor bilketa ezarriko zela. Zerrendan lehenak, Oñati, Bergara eta Elgeta.

EAJk ez du ordezkaririk mankomunitate honetan azken udal hauteskundeen emaitzen ondorioz.

Gure bailarako udal guztietan oposizioan gaude, eta Bilduk dauka gehiengo nagusia (Elgetan izan ezik). Honek zer esan nahi du?

Debagoieneko udal gehienetan ez daukagula ezertxo ere erabakitzeko ahalmenik.

Demokrazia batean, gehiengoa da gobernatzen duena, baina gutxiengoak errespetatuz eta entzunez.

Gauza bitxia gertatzen ari da Bilduk gehiengo nagusiz gobernatzen duen udaletan.

Ezker Abertzaleak urtetan egin dituen eskaeren artean erreferendumak eta galdeketak aldarrikatu ditu.

Orain, ordea, gehiengo nagusiz gobernatzen duten herrietan, herri partaidetza zabalduko zutela esan, gobernatzeko eredu berria zetorrela esan, eta herriari bizkarra ematen ari dira inolako konplexurik gabe.

Bergarako alkatea birritan  prentsaurrekoetan agertu da atez ateko zabor bilketaren alde eginez. Eta hau guztia Bergarako Udalean inolako erabakirik hartu aurretik!

Bergarako EAJko udal taldeak behin eta berriz eskatu dio Gobernuari zaborren bilketa sistemari buruzko eztabaida eta informazioa, bai guretzat eta bai herriarentzat, erabakirik hartu aurretik. Behin eta berriz ezetza jaso dugu eta Gobernuaren erantzuna honakoa izan da: atez atekoa da onena herriarentzat.

Parte-hartze prozesua amaitutzat eman dute Bergarako Plan Estrategikoaren konklusioekin.

Baina harrigarriena zera da. Konklusio horietan bertan herriari galdeketak egitea aipatzen dela. Orain. ordea, Bilduk eta Ezker Abertzaleak filosofia berria azaldu dute: zero kontsulta edo lehenengo ezarri eta gero galdetu.

Bergarako herritarrek  atez atekoarekin daukaten kezka eta ardura kontuan izanda, hau al da herritarrengandik hurbil dagoen udalgintza?

------------------------------

Aintzane Oiarbide, Rafa Amasorrain, Juanje Alberdi, Maite Barrena eta Ander Alberdi
(Bergarako EAJko zinegotziak)
Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak