"Euskadi vs Errumania"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2012ko ots. 21a, 01:00

Errumaniako lagun batek esan zidan...

"Zergatik egiten du jende horrek azpiegituren aurkako protesta? Errepide azkar eta modernoak dituzue, ospitale handi eta aurreratuenak, uraztegi handiak urik gabe gera ez zaitezten, kiroldegiak, unibertsitateak, portu eta aireportuak euskaldunak joan-etorrian ibil zaitezten zuen industrietako produktuak saltzen. Giza eskubideetan oinarritutako herria eraiki duzue…". 

Nik honela erantzun nion: "Gogoan al duzu 1989an Errumaniara joan nintzenekoa? Errepublika Sozialistaren buru Ceaucescu diktadorea zen. Mutiko bat kalean gerturatu eta behatzak zapata apurtuetatik kanpora zituela ikusi eta zapata parea erosi genion…

Hura delitua! Polizia errumaniarra gure atzetik abiatu zen. Hilabete eta erdira, Ceaucescu eta bere andrea, urrezko iturri eta lababoak zituen jauregian zeudela, miserian zeuden errumaniar  herritarrek exekutatu egin zituzten". Lagunak esan zidan: "Bai, gogoan dut. Orduan Errumanian azpiegitura erraldoiak genituen, museo batzuk, liburutegiren bat, baina batez ere diktadore sozialistaren irudi erraldoi eta sozialismoaren omenezko monumentuak…".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak