Hala balitz zoriontzeko albistea da... baina Udaletxe honek emandako datuen arabera, zaborren kopurua bat-batean %50era jaitsi da. Antzuolako zenbait herritar ikusten omen dituzte Bergarako edukiontzietan zaborrak botatzen. Atez ateko sistema daukaten beste zenbait herritan ere gertatzen omen da hau. Beste alde batera begiratzeak ez du zaborren kudeaketaren arazoa konponduko. Kontua da, atez ateko bilketa sistemak...
Herri guztietarako balio du? Gure etxe azpian zabor potoak eta zabor kiratsa egun osoz edukitzeko prest gaude? Zenbateko igoera suposatzen dio herritarrari zabor zergetan sistema hau aukeratzeak? Zer egin behar du Diputazioak birziklatzen ez den zaborrarekin? Errauskailuari ezetz esatea jarrera politiko bat besterik ez den susmoa daukat. Beste alternatibarik ez dago oraingoz. Urtetan egon gara Europa eta Ameriketako sistemak aztertzen. Ondorioa: Flandesen, mundu mailan birziklapen mailarik altuena daukan herrian, 10 errauskailu dituzte eta gu baino zorrotzagoak izan dira ingurumena zaintzen.