"Izarren hautsa"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2011ko urr. 17a, 02:00

Laster urtebete Xabier Lete gure artetik joan zela...

... eta bere kantuetako hitz sakonak gogoratzean zirrara sartzen zait bizkarrean,  behetik gora. Poeta euskaldunetan hunkigarriena, hitzak ez ezik musika ere ederra zerion bere ahotik. Xabier Letek maitasunari, lagunari, euskarari, Euskal Herriari, heriotzari, pozari eta tristurari, sentimendu askori kantatu zion… baita bakeari ere. Malkoa etortzen zait begietara pentsatuz poeta handi hau eta beste euskaldun asko ere, tartean nire aita, benetako bakea ikusteko ez zirela nahikoa bizi izan. Euskal Herria askatuta eta bakean ikusteko irrikitan zeudela badakit. 

Egun hauetan esperantza handia piztu zaigu euskaldunoi bihotzean. ETAk behin betiko erabakia plazaratuko ote? "Nun hago, zein larretan Oiartzungo poeta?". Laster beharko dizkiagu hire bizitzako bertsorik sakonenak. Non aurkituko diagu hi bezalako poeta bakearen egun handirako? Aitatxo, orain urtebete esan nizun: "Izarretan bazaude egidazu kiñu". Gaur eskatzen dizuet, zuri eta Xabier Leteri, bion artean izarren hautsez betetako bertsorik distiratsuena bota dezazuela: bakea betiko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak