Autopistetako peajeetan, baditugu deskontuak TAG txartelaren sisteman sartuz gero. N-1ean, ordea, ez du gure Lurraldea zeharkatzen duen inork ordaintzen, baina gipuzkoarrok bai, noski, gure zergen bitartez mantentzen dugu eta sufritzen ditugu lepoz gainezka dagoen errepide honetako arazo larriak.
Europako arau batek dioenez, erabiltzaile orok ordaindu behar ditu errepide transeuropar guztiak eta hemendik dator Etxegaraten peajea ipintzeko zergatia. Baina Errepideetako diputatu andrearen hitzetan, ez du peaje hori kobratzeko asmorik, "Euskal Herriaren bertebrazioaren aurka" omen doalako (???), baina azken argumentua, peaje hori ez zegoela aurreikusia errepideen zorrak eta mantenua ordaintzeko.
Zertarako kobratu peajea egunero erabiltzen duten Europako kamioi astun guztiei? Hauentzat guztientzat, alfonbra gorria eta gure errepide honetatik doan pasatzeko gonbita!
Bitartean, debagoiendarrok, urte askotan bezala, abiadura azkarreko errepideak ordaintzera!