"Denak ez du balio"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2011ko uzt. 20a, 02:00

Arabako Diputazioa gobernatzeko negoziaketek agerian utzi dute zenbait praktika ustel.

Herritar askok pentsatu izan du politikari guztiak berdinak direla, guztiek dirua egin nahi dutela. Boterea lortzeko edozer gauza egingo luketela... Ezker Batuak demostratu du barrundik ustelduta dagoela eta, ezker politiken gainetik, Arabako herritarren interesen gainetik eta edozein etika politikoren gainetik beren poltsikoa bete eta aulki bat edukitzea besterik ez dutela nahi izan. Txartel gorria norbaitek merezi badu hauetxek dira.

Baina gogoeta bat egin nahi nuke politikarien alde. Denak ez dira berdinak. EAJk demostratu du ez dagoela ez klientelismoaren menpe, ez poltsikoak betetzearen alde eta ezta boterea irrikitzen ere, urte askotan jende askok esan duen bezala. Gauzak eginez demostratzen dira. EAJren helburua materialista izango balitz eta "poltronari" erabat lotutakoa, gaur egun Gipuzkoako Diputazioaren Gobernua eta Arabako Diputazioarena bere eskuetan egongo ziren. Denak ez du balio politikan. Nortzuk atera dira garaile Arabako auzi honetan? PP-PSOE frontea, esango nuke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak