Aintzane Oiarbide: "Xala"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2011ko eka. 20a, 02:00

Aste honetan ikusi dut egungo pilotaririk onenetakoa prentsaurrekoan komunikatua irakurri ezinean...

... malkoak begietan eta nahigabea gorputzean. Erabat hunkituta geratu naiz. Kirolari zintzoa, zintzoa hitzaren zentzu osoan, gizon bikaina gorputzez eta buruz, zeharo lurjota ikusteak jendearen egunerokotasunaren hoztasuna alde batera utzi eta askoren barruak astindu ditu. Ez naiz pilota munduan trebatua. Neu bezalaxe, beste asko ere ez, baina kirolaren eta pilotaren beraren gainetik jendeak pertsona ikusi du. Xalari, ebakuntza bat jasan ondoren, bere enpresak ez dio eskuz banakako pilota txapelketaren finala jokatzen utzi.

Araudi eta legeen gainetik, pilota enpresen interesen gainetik, historia bat dago. Historia honen protagonista ilusioz betetako kirolaria dugu. Bere burua behin eta berriz gainditzen saiatzen den kirolaria. 

Ziur naiz kasu honetan ez dagoela Xalaren nahigabea baretzeko moduko dirurik. Baina Xalaren nahigabeak sortu duen erreakzioak optimismo punttu bat ematen dit. Azkenean, Xala finalean izango da. Gizartea bizirik dago eta, gainera, badu bihotzik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak