Aintzane Oiarbide: "Beldurra"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2011ko api. 25a, 02:00

Hauteskundeak gainean ditugu.

Batzuek, udaletxea herriari zabaldu diotela; beste batzuek, parke eta lorategiak konpondu dituztela. 4 urtetan burutu ez diren proiektuak korrika eta presaka bukatu nahian dabil udal gobernu asko. Legealdi osoan egin ez dutenez azken momentuan aurpegia txukundu behar… Baina herritarrak ez dira tontoak. Herriek etorkizunik izango badute, benetako proiektu eta talde sendoa aurkeztu beharra dago. 

Horretan saiatu beharko lukete alderdi politiko guztiek, baina erne! Hau guztia askatasunez egiteko eskubidea dugu. Oraingoan ez naiz ari alderdi politiko bat legeztatzeaz. Ez dago zalantzarik berme hori ere behar dugula. Pentsatzeko eta adierazteko askatasunaz ari naiz. Zergatik dauka beldurra jendeak zenbait alderdi politikoren zerrendetan agertzeko? Zergatik dute beldurra gazte askok, ideiak garbi izanda ere, zerrenda batean aurpegia emateko? Zergatik hitz egin daiteke lasai kalean tendentzia politiko batzuen alde eta beldurra dugu beste batzuen alde egiteko? Noiz amaituko da gure herrietako beldurraren kultura hau?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak