Aintzane Oiarbide: "Lady Gaga"

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2011ko ots. 20a, 01:00

Ez naiz haragi puska bat", zioen Lady Gaga kantariak haragi xerraz egindako soinekoa jantzita zuela.

Gauzak muturreraino eramatea izango da, eszentrikoa erabat, baina artista honek lortu du dagoeneko 15 milioitik gora disko saltzea.

Lady Gagaren jantzi eta espektakulu harrigarrien gainetik, edo azpitik, musikari artista dugu. 4 urterekin pianoa jotzen ikasi, 13 urterekin musika konposatzen… itxurak itxura, sekulako prestakuntza musikala duen 24 urteko emakumea.

Bere abestien bertsio akustikoetan ikusten da bere artea biluzik, ederra benetan. Euskal kultura krisian omen dago… diru falta!

Aitzakiak ere pittin bat. Sorkuntzaren krisi galanta dugu. Euskal edukiak sortu behar ditugu mundu zabalean saltzeko. Horrela ere eraikitzen da herria. Erakundeen zain egon baino hobe dugu gure Lady Gaga sortzea… kolore politikoen gainetik, gizarte loturen gainetik, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik… Espiritu librea, kreatibitate librea, askatasun osoz. Euskal kulturak ikono bat behar du.

Euskal Herria marka saldu behar dugu… 

Gora Lady Gaga!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak