Merezi du

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2011ko urt. 24a, 13:17

"Iya guriak egin du, badegu zeinek agindu"; honelaxe zioen Xenpelarrek XIX. mendean, gure herria Karlistadetan murgildurik zegoenean.

Ordutik pasa dira urte eta mendeak, baina bertso honek gaurkotasuna baduela dirudi. Batetik, ETAren pistolak izan ditugu bortxazko agintari; bestalde, Espainiako Erresumaren botereek beti izan dituzte aitzakiatzat terrorismoaren ekintzak euskaldunon erabakitze eskubidea eta normaltasun politikoa zikindu eta baztertzeko. ETAren azkeneko agiriari buruz interpretazioak egiten denbora galdu baino, hobe dugu bakearen aldeko lanean hastea.

Ezker Abertzaleko kazetari batek honela esan zidan behin: "Gu trintxeretan gaude, erresistentzian". Orain, ordea, ekin diozue benetako bide politikoari. Atzerapausorik ez luke herri honetan inork ulertuko, baina bidea ez da erraza izango. Oztopo ugari ipiniko ditu abertzaleon arteko liskarra nahi duenak.

Derrigorrezkoa da Ezker Abertzalearen legalizazioa gure herriko biztanle guztion aukerak berma daitezen; baina mesedez, ez etsi, oztopoak oztopo, jarrai ezazue bide horretatik. Merezi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak