Izar baten bila

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Oiarbide 2010ko abe. 9a, 11:24

Neure buruari esan izan diot inoiz: zer ote da aita galtzea?

Tristea, hutsune izugarria! Zoritxarrez, oraintsu jakin dut. Noraezean daukat burua, taupada larritan bihotza. Nire izate osoa tristurak estali du. Aita, zure eguneroko idatziak, hainbeste maite zenuen egurrez egindako eskulanak, ospakizun bakoitzeko zure bertsoak, abestiak, gure artean izango ditugu beti, baina falta ditugu ematen zenigun indarra eta zure burutapen sakonak.

Zure maitasunaren gose gara, aitatxo. Gose ase ezinaz. Nora joan zara, aita? Ez zaitut ikusten, baina gure inguruan zaudela badakit. Hori al da zerua? Eta zerurik ez balego… Non zaude, aitatxo? Ezin zaitut ikusi… ez entzun, ez ukitu… Bihotzean min dut, min sakona. Ez da hilabete bidaia bati ekin zeniola. Sekula bueltarik ez duen bidaiari. Ez zinen bidaiazalea. Nahiago zure Euskal Herri maitean, etxean, seme-alaba, emazte eta bilobez inguratuta. Nolatan joan zara ba hain urrun? Edo… hemen al zaude? Zure izatearen zati handi bat sumatzen dut, baina ez da nahikoa...

Izarretan bazaude egidazu keinu, aitatxo maitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak