Xiker Iparragirrek eta Zishan Tariqek bete dituzte rol horiek txukun eta zuzen. Gainera, beste hainbat herritar ere gehitu dira lehen aldiz. Lerro hauetatik, zorionak Edurne eta Aritzi mundura ekarri duten ume zoragarri horrengatik.
Plazan ikusi dugu Buruzagia bere guardiarekin, Mairua bere sekitoarekin, Oinarin dantza taldekoak, txistulari eta beste musikariak, fusileroak ofizialarekin, kainolari, danborjole, abesbatza, estandarte eta banderadunak, argazkilariak. Aipatzekoak, baita ere, plazan agertu ez arren, antolaketa lanetan ibili den hainbat eta hainbat herritar: entseguak zuzentzen, makilatzen, erosketak egin eta luntxak prestatzen, armak zaintzen, arropaz arduratzen. Eta, nola ez, Udala eta udal langileak.
Zuen ale edo aletxoari esker, bikain gainditu dugu aurtengo erronka, guzti-guztiei mila esker bihotzez, eredugarriak zarete!
Eskerrik asko, azkenik, plazara gerturatu zineten herritar guztiei.
----------
Pilar Etxaniz
Antzuolako Alardearen Kultur Elkarteko kidea