Panpako-lezka, landare inbaditzailea

Erabiltzailearen aurpegia Anton Txintxurreta 2016ko ira. 18a, 00:00

Panpako-lezka (Cortaderia selloana) loretan dago bete-betean. Hego Amerikan du jatorria, baina gurean landare inbaditzaile kontsideratzen da; gure ekosistemetan oreka ekologikoa suntsitzen du.

Laster, haizeak barreiatuko ditu bere haziak, landare hau inguruetara hedatuz. Orain da momentua landare osoa –edo gutxienez, loreak– kentzeko. Bailaran ez dago oso hedatua, baina neurririk hartzen ez bada azkar zabalduko da, Asturias, Kantabria edo Bizkaiko errepide bazterretan hedatu den bezala.

Errepideak, trenbideak, industrialdeak... eraikitzerakoan egiten diren lur mugimenduetan hazten dira erraz. Obra hauen arduradunak eta gure erakundeak lanean jarri beharko lirateke landare inbaditzaileen hedapena eragozteko. Norberak ere, artazi batzuekin, asko egin dezake!

----------

Anton Txintxurreta, Izaskun Urizabel eta Iker Novoa

(Oñatiko Naturzaliak taldearen izenean)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak