70eko hamarkadan, Ameriketako Estatu Batuetako enpresa batek, armadaren laguntzarekin, mundu osoari estralurtarren existentzia ezkutatu zion. Estralurtarrek Ameriketako Estatu Batuetako bi pertsona aukeratu dituzte, eta, talde baten laguntzarekin, egia munduari zabaltzen ahaleginduko dira.
El día de la revelación-en elkar ezagutzen ez duten bi pertsonaiaren istorioak modu paraleloan garatzen dira, eta filmean zehar bi istorioek bat egingo dute. Filmaren lehenengo zatiak hobeto funtzionatzen du: ekintza eta misterioa dago, eta Spielbergek oso ondo daki halako eszenak filmatzen. Bigarren zatian, Encuentros en la tercera fase-ra hurbildu nahi du, baina emaitza ez da ona. Enpatiak giza harremanetan eta unibertsora begiratzerakoan duen garrantzia aldarrikatzen du Spielgergek. Eta agerkundearen eguna heltzen denean, dena gehiegizko, haurregi eta gozoegi
bihurtzen da.
Zuzendariari batzuetan gertatzen zaio emozionatu egiten dela kontatzen duenarekin,
baina ez du lortzen emozio hori ikusleari helaraztea. Filma arazorik gabe ikusten da,
baina nahiko urrun dago bere lanik onenetatik.