'Amarga Navidad' filma: fikzioa eta errealitatea

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2026ko martxoaren 27a

Fikzioan errealitatea erabiltzerakoan dauden mugei buruzko hausnarketa egiten du Pedro Almodovarrek film honetan. Filmean bi istorio paralelo erabiltzen dira.

Raul gidoi berri bat idazten ari den zinema-gidoilari eta zuzendaria da. Raulen bizitza nolakoa den ikusteko aukera dugu, eta, horrekin batera, idazten ari den istorioa ikus
dezakegu. Gidoia idazteko, bere bizitzan parte izan diren pertsonaiak eta haiei gertatutako egoera dramatikoak erabiltzen ditu. Hori bai, aldaketa batzuk eginez eta kontatu nahi duenari egokituz. Hala eta guztiz, horrek tirabirak sortuko ditu zuzendari-gidoilariaren eta bere kolaboratzaile gertukoen artean. Almodovarrek
bi istorioak garatzen ditu, Raul idazten ari den istorioa bere bizitzarekin zerikusi handia duela erakusteko. Hori argi geratzen da Monikak, filmaren eszena onenean, Rauli argi eta garbi berba egiten dionean.

Almodovar arriskatu egiten da elkar elikatu beharko luketen bi istorio erabiltzean.
Proposamena interesgarria izan zitekeen, baina, tamalez, zuzendariak ez du lortzen sinesgarritasunik eta indarrik ematea, ez batari ezta besteari ere. Pertsonaiak ez dira
gertuko egiten; batzuetan, ematen du euren artean lehian daudela, nork gehiago sufritzen duen erabakitzeko, eta hori nekagarria egiten da. Azken emaitza esperotakoa baino eskasagoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak