Guerinek bi urte eta baino gehiago behar izan ditu filma egiteko. Denbora horretan,
bizitzan kontrola ezin daitezkeen gauzak gertatzen dira, eta gertaera horrek erabili eta egokitu behar dira kontatzen ari den istorioan.
Zuzendariak denbora erabiltzen du bizitzaren funtsa harrapatzeko. Guerin Bartzelonako
kanpoko aldean dagoen Vallbona auzora hurbiltzen da auzoko biztanleen bizitza eta izaera islatu nahian. Askotariko pertsonaien erretratuarekin auzoko erretratu orokorra egiten du, horrekin bizitzaren jariokortasuna harrapatzeko. Pertsona batzuk desagertzen dira, beste batzuk agertu, baina bizitzak bere bidea jarraitzen du. Auzoan askotariko belaunaldi, arraza eta kulturak elkarrekin bizi dira. Bakoitzak bere kezkak, beharrak eta ilusioak ditu eta bizitzaren garai desberdinetan daude. Pertsonaien adierazpenak, lagun arteko solasaldiak, komunitateko errituak eta ospakizunak azaltzen dira pelikulan. Zuzendariak istorio desberdinak tratatzen ditu eta horiekin guztiekin osotasun askea eta harmoniatsua lortzen du.