Istorioa Txileko Atacama basamortuan gertatzen da joan den mendeko 80ko hamarkadan. Lidia, 11 urteko neskatila, transexual emakume talde batekin bizi da. Gurasoek abandonatu egin zuten eta taldeak adoptatu zuen. Basamortuan klub bat dute eta ingurunean bizi den meatzari taldea eurengana hurbiltzen da, ondo pasatu guran. Sortzen diren harremanak oso bereziak dira. Alde batetik, gizonek transexual taldea mespretxatu egiten duten arren, haiengana hurbiltzen dira. Gizonek indarkeria erabiltzen dute emakumeekin, baina, aldi berean, emakumeen begiraden beldur dira.
Kondaira bat besterik ez da, errealitatea ihesaren agerpena da.
Istorioa Lidiaren ikuspegitik kontatzen da. Cespedesek gizakien arteko harremanetan
sinesten du eta maitasunez tratatzen du baztertutako pertsona taldea. Ondo islatzen ditu taldeko kideen artean dituzten lokarri sendoak eta transmititzen duten bizi-indarra. Familia bat dira. Diego Cespedesen lehen pelikula luzea, batzuetan nahasia da eta gehiegikerian erortzeko mugan mugitzen da; baina proposamen bizigarria da.