'Father Mother Sister Brother' filma: topaketa adierazgarriak

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2026ko urtarrilaren 9a

Izenburu bitxia da Father Mother Sister Brother. Ez du komarik erabiltzen hitz bakoitzaren atzetik. Filma hiru ataletan banaturik dago. Lehengoa Aita izenburuarekin, bigarrena Ama
izenburuarekin eta hirugarrena Arreba Anaia izenburuarekin. Hiru istorioak familiaren arteko topaketak dira.

Lehenengoan, bi anai-arreba denbora luzez ikusi ez duten aita bisitatzera doaz. Bigarrenean, bi ahizpa ama ikustera; eta hirugarrenean, bikiak diren bi anai-arreba
gurasoen etxera doaz, gauzak ordenan jartzeko eta hildako gurasoei buruzko oroimenak izateko.

Jarmusch zuzendariaren filmak minimalistak izaten dira. Itxuran ez dira gauza gehiegi gertatzen, baina garrantzi handia ematen dio aktoreen interpretazioei. Pertsonaiak nola begiratzen duten, gauzak esateko moduak, isiluneak, mugitzeko moduak… Horrek guztiak balio izaten du pertsonaiak nolakoak diren azaltzeko eta euren arteko harremanak nolakoak diren, eta iraganean nolakoak izan ziren ondorioztatzeko. Pertsonaien arteko topaketak ordu gutxikoak izan arren, topaketa
adierazgarriak dira. Batez ere, lehengo bi ataletan, pertsonaien artean sortutako
urruntasuna antzeman daiteke giroan, baita pertsonaiak sentitzen duten deserosotasuna. Pertsonaien beldurrak eta ziztrinkeria txikiak erakusten ditu. Eta umore pintzelkadak ere agertzen dira. Hirugarrena familiari buruzko begirada argitsuagoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak