Eta ezohiko beste osagai bat daukagu: pelikulan, adinean alde handia duen bikote batean sortzen den harreman sentimentala
azaltzen zaigu; bitxikeria da emakumea dela nagusiagoa. Miguel Liejan dago, Marta bikotekidearekin, arkitektura lehiaketa batera proiektua aurkeztera joan delako. Egun gutxitan haren harreman
sentimentala eta bizitza profesionala kolpatuta geratuko da. Krisialdi existentzial batean murgilduta dagoela, Olga ezagutuko du, eta Truebak sentiberatasunez garatuko du bien artean
sortzen den harremana. Kimika handia dago Berdaguer eta Renaud aktoreen artean.
Siempre es invierno ukitu existentzialista duen komedia erromantikoa da. Filma irregular samarra da. Bikotearen harremanen isla dira filmaren momentu onenak. Eta kontatzen zaigu Miguelen bizitza profesionala: arkitekto batekin duen lehia, miresten duen beste arkitekto batekin duen topaketa, haren izateko arrazoia istorio nagusiaren garapen dramatikoari laguntzea... Horrekin guztiarekin amaiera polita lortzen du Truebak.