'Los tigres' filma: urarengatik elkartuta eta harrapatuta

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2025eko azaroaren 14a

Los tigres filmak azken Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen. Pau Esteve Birbak argazki onenaren saria lortu zuen.

Alberto Rodriguezen filmak bi anai-arrebaren artean dauden lokarri emozionalak eta
drogarekin duten zerikusia kontatzen du. Istorioan urak garrantzi handia du. Antoniok
buzo lanak egiten ditu eta Estrella bere laguntzailea da. Biek txikitatik, aitaren eraginez, ur azpian igeri egin izan dute, baina Estrellak arazoak ditu belarrian, eta ezin ditu metro asko jaitsi ur azpian. Bi anaiak oso hurbil sentitu dira beti. Ura da euren lotura, baina, uretatik kanpo, elkarri laguntzen ahalegintzen dira. Elkarrekiko izan daitekeen dependentzia dute. Antoniok, ur azpian lanean dabilenean, itsasontziaren beheko partean droga topatzen du. Horrek bere bizitzan dituen arazoak konpontzeko aukera emango diola uste du. Droga lapurtzeak arazoak ekartzen dizkio, eta anai-arrebak thriller kutsua duen istorioa arriskutsu baten sartuko dira.

Zuzendariak bere lanei sinesgarritasun eta tentsio sentsazioa ematen die. Antonio de Latorrek eta Barbara Lenniek, begiraden bitartez eta isiluneekin, ederki islatzen dute anai-arreben artean sortzen diren harremanen intentsitatea. Drogaren gatazka azaletik azaltzen da eta ez dago guztiz lortua. Dena den, Los tigres proposamen erakargarria da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak