Izandako arrakastaren ondoren, beste bi film gehiago estreinatu ziren Marty Mcflay-ren eta Doc-en gorabeherak azaltzeko. Lehenengoak oso ondo mantentzen du estreinaldi garaian zuen freskotasuna, erritmoaren kontrola eta efektu bereziak istorioaren zerbitzura erabiltzen jakitea. Dibertigarria eta ikusgarria da.
Filmaren iraupena bi ordura hurbiltzen da, baina ia ohartu gabe ikusten da. Betidanik joko handia eman du denboran zehar bidaiatzeko makinaren asmakizunak. Denok amestu edo pentsatu izan dugu nolakoa izango zen bizitza garai zehatz baten edo nolakoa izango den hemendik urte batzuetara. Regreso al futuro-k eramaten gaitu Martyren gurasoak gazte ziren garaira. Aitortu behar dugu gustura ikusiko genukeela gure gurasoak gaztetan nolakoak ziren. Garai desberdinetako pertsonaiekin topo egiteak
umorerako aukera ematen du, baita gauzak nola aldatzen diren jakiteko ere. Bukaera
aldean inkongruentziaren bat egon arren, filmak trebeziaz jokatzen du bi garaietako
pertsonaiak elkartzerakoan. Umorea, ekintza eta suspensea erabiliz, 40 urte geroago,
gozatzeko aukera ematen duen filma daukagu.