'Los domingos' pelikula: Erabaki harrigarria

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2025eko urriaren 31

Argi dago gure bizitzan erlijioak duen pisua asko murriztu dela azkeneko
urteetan. Harridura sorrarazten du pertsona gazte bat moja edo apaiz sartu behar dela jakiteak. Hauxe gertatzen da Los domingos pelikulan, 17 urteko neska batek klausurako moja izatea pentsatzen ari dela esaten duenean.

Ainarak erlijio ikastetxe baten egiten ditu bere ikasketak, eta lagun taldearekin erlijioarekin lotutako irteerak egiten dituen arren, bere familiak ez du espero gaztearen erabakia. Prozesuaren garapenak denbora behar du. Ainarak ematen dituen pausoak ikusiko ditugu. Familiarekin, lagunekin eta moja eta apaizekin dituen harremanak. Familian pentsatzeko modu desberdinak daude, eta tentsio puntu bat, ekonomiarekin lotutako gatazka batengatik.

Alaudak pertsonaia bakoitzari bere ikuspuntua azaltzeko aukera ematen dio. Familian batzuk kontra daude neskak hartutako bidearekin, beste batzuk ulerkorragoak eta erlijiosoagoak dira, eta zain eta lasai daude neskak hartzen duen erabakiarekin. Filmak hainbat galdera botatzen ditu, baina ez ditu erantzunak ematen. Ikusleak erabaki beharko du zein pertsonaiaren ikuspegiarekin geratzen den, edo gertatutakoaren zentzua zein den.

Zuzendariak, alde batetik, pertsonaiekiko distantzia eta errespetua mantentzen ditu;
eta, beste alde batetik, antzematen da haienganako sentitzen duen maitasuna eta ulermena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak