Thomas Pychonen eleberri baten oinarritzen da Ameriketako Estatu Batuetako
egoerari begirada ironikoa egiteko. Filmaren erritmoa frenetikoa da. Ukitu eroa duen thriller baten aurrean gaude. Pertsonaiak eta gertatzen diren gauzak oso bereziak dira. Alde batetik, gerrilla talde bat dugu, gobernuaren aurkako ekintza
ugari antolatzen dituena, gobernuak arraza beltzarekiko eta etorkinekiko duen politikari aurre egiteko. Beste aldetik, armadaren gain badago talde supremazista
bat, arraza garbitasunaren alde lan egiten duena. Taldeekin batera agertuko dira pertsona bakoitzaren interesak eta arazoak, eta, horrekin guztiarekin, herrialde kaotiko baten erretratua egiten du.
Pelikulan pertsonaia, ekintza, lasterketa eta jazarpen asko daude. Istorioan kaosa
errege izanda ere, Paul Thomas Andersonek muntaia zoragarria egiten du, gidoi argi batekin. Pelikularen bukaera aldera biraketa eztabaidagarri samarren bat badago gidoian; baina filmatzeko duen maisutasunaz baliatzen da kontatzen duen istorioa ulergarria eta gozagarria izateko.