'Black dog' pelikula: Izaki bakartiak

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala

Black dog filma Gobi basamortutik gertu eta ia hutsik dagoen Txinako herri batean gertatzen da. 2008. urtea da eta egun gutxi falta dira Pekingo Olinpiar Jokoak hasteko. Herriko etxeak botatzen ari dira, jende asko herritik joan da eta ingurunea txakur abandonatuz beteta
dago.

Une hartan, herrira bueltatzen da urteetan kartzelan egondako mutil bat. Hitz gutxiko mutila da, eta hura bezain bakarti sentitzen den txakur baten lagun egingo da.

Zuzendariak ez du presa handirik istorioa garatzen joateko. Bien arteko adiskidetasuna ez da berehala sortuko, eta joango gara ikusten, hasierako mesfidantzatik eta haginkada ugarietatik, euren bakardadetik babestuko dituen harremana nola sortuko den. Adiskidetasun istorio horrez aparte, zuzendariak herri eta gizarte horretako begirada orokorra sortu nahi du. Horretarako, Gua Hu
zuzendariak Scope formatua eta plano orokor pila bat erabiltzen ditu; guztiak ere
trebetasun handiz.

Hori horrela, filma ikusteko oso ederra da; are ederragoa, pantaila handi batean ikusten badugu. Badago indarkeria, badaude egoera xelebreak eta momentu samurrak. Oso politak dira pertsonaia protagonistak neska batekin dituen eszenak. Zuzendariak kontatzen duen istorioaren barnean mugimendu eta eztanda egiten duten momentuak dauden arren, filmari dotorezia ematen dion nolabaiteko lasaitasunarekin
filmatuta dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak