La quimera del oro-n Chaplinek pertsonaia Alaskara eramaten du, urrearen
sukarraren garaian. Ibilbidean ezbehar ugari bizi izango ditu: haize- eta elur-ekaitzak, hotza eta gosea, eta animalia eta pertsonaia arriskutsuak.
Osagai haiek erabiltzen zituen irudimenaz beteriko eszena harrigarriak sortzeko: bai gidoia egiteko zuen irudimenagatik, baita ideia haiek irudi bihurtzeko zuen ahalmenagatik. Eszenak oso neurtuta zeuden erritmo
aldetik; askotan, ematen zuen koreografiak zirela.
Eta hori lortzeko, Chaplin zuzendariaren trebetasunarekin batera, Chaplin aktorearen ahalmenak zerikusi handia zuen. Aktore bikaina zen eta gorputzarekiko zuen kontrola izugarria zen. Komediarekin batera, haren filmetan amodio istorio bat agertzen da, eta Chaplin ederki moldatzen da sentimenduzko uneak azaltzerakoan. Haren zinemak barrea egiteko eta
bihotza ukitzeko ahalmena mantentzen du oraindik, eta 100 urte barru
horrela izaten jarraituko du.