'The last showgirl' filma: Ikuskizunaren munduaren atzeko aldea

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala

Las Vegas izena entzuterakoan, argi askoz, kasinoz beteta, handikeriaz eta gustu eskasarekin basamortuan eginiko hiriburua datorkit burura. The last showgirl-ek mundu horren
atzealdeari begirada apala ematen dio.

Istorioaren hasieran, kasino bateko kabaretean lan egiten duten langileei esaten diete egiten duten showa amaitu egingo dela aste batzuk barru eta lanik gabe geratuko direla. Artista taldean belaunaldi askotariko emakumeak daude, eta pelikulan taldean sortutako lokarriak aditzera ematen badira ere, istorioaren protagonista nagusia Sally da, lan horretan 30 urte daramatzan 57 urteko emakumezkoa. Alaba bat izan zuen, baina, lanean, ikuskizun munduan, jarraitu ahal izateko, alabarengandik aldenduta bizi da. Sallyk erabakiak hartu behar izan ditu ikuskizunaren munduan lan
egiteko. Alaba ama bisitatzera joango da, eta une horretan iragana, oraina eta etorkizuna elkartzen dira. Sally emakume sineskorra eta ameslaria da,
baina burugogorra eta kementsua. Bizitzari buruzko pertzepzio berezia du. Pamela Andersonek lan ona egiten du Sally pertsonaiari sinesgarritasuna emateko.

Gia Coppolak asko mugitzen du kamera. Batzuetan irudiak desfokuratu egiten dira, eta asko hurbiltzen da aktoreen aurpegietara, pertsonaien sentimenduak jasotzeko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak