Istorioan hiru herrialdetako pertsonaiek parte hartzen dute. Espainiatik Portugalera doan Geografiako irakaslea, Portugalen lursail batean bizi
den Angolako emakumea eta Serbiatik Espainiara joango den emakumea. Bizitzan momentu latzak jasan dituzten pertsonaiak beste herrialde batera doaz, euren bizitzari biraketa bat eman nahian. Pelikulan aldarrikatzen
da bizitzak eman dezakeen berrasmatzeko beharra. Daukagun bizitza alde batera utzi eta bide berri bat topatzera joatearen beharra. Baina, askotan, aldaketa hori egiteko beste gizaki batzuen laguntza ezinbestekoa izaten
da. Una quinta portugesa-n gizakien arteko komunikazioan eta gizakien zabaltasunean sinesten da. Blanche Duboisek Un tranvía llamado deseo-n
dioen bezala: "Beti fidatu izan naiz ezezagunen ontasunaz".
Avelina Pratek zuzendutako filma oso gustura ikusten da. Behar duen denbora hartzen du pertsonaien arteko harremanen garapena aditzera emateko. Batzuetan, oso itxiak egon gaitezke, baina zabaltzea posiblea da. Hala ere, hori lortzeko, prozesu bat behar izaten dugu. Zuzendariak epeltasuna eta gertutasuna ematen dio ipuin eta fantasia ukitua duen istorioari.