'El último suspiro' pelikula: Film didaktikoa

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2025ko mai. 9a, 09:00

Izko Donostia Zinemaldian gaixo terminalei buruzko film ugari aurkeztu
ziren. Horietako bat duela gutxi zinema-aretoetan estreinatutako El último suspiro filma da. Zuzendaria Costa-Gavras da: 92 urteko
zuzendari greziarra urte ugari daramatza zinema munduan murgilduta.

Haren film gehienek politika eta gai sozialak jorratzen dituzte. Haren lanen artean Z, Estado de sitio eta Desaparecido aipa ditzakegu. Eta El último suspiro zainketa aringarriei buruzkoa da.

Zainketa aringarrietan espezializatutako mediku batek eta filosofo batek gaiaz hitz egingo dute. Medikuak hainbat kasu kontatuko dizkio, baita paziente batzuk aurkeztu
ere. Filmak erreportaje medikoen kutsu didaktikoa du. Aktoreekin egina eta fikziozko
lana izan arren, bi pertsona nagusiren artean sortzen diren harremanek erakusten duten
kasuei egitura zinematografikoa emateko balio dute. Kasu bakoitza desberdina da, baita
gaixotasunari eta bizitzako azkeneko uneei aurre egiteko ditugun moduak.

El último suspiro pelikulak balio didaktiko handia du. Sarri tratatu nahi ez dugun gaiaz
berba egitea eta, ahal den neurrian, normaltasuna ematea azpimarratzeko
modukoak dira. Filma arazorik gabe ikusten da, erraz. Batzuetan, dena den, badirudi atal edo kasu desberdinak lotu direla, guztiekin pelikula bat egin ahal izateko. Erakunde
mediko batek sortutako produktua dirudi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak