Hori da Emmanuel Courcolen filmearekin gertatzen dena. Por todo lo alto-n musikak duen
indarra eta garrantzia aldarrikatzen dira. Elkarren berri ez zuten bi anai ezagutuko dira. Bata, ospe handiko orkestra zuzendaria da; besteak, bere denbora librean herriko bandan
tronboia jotzen du. Nahiz eta bizimodu eta gizarte maila desberdinekoak izan, musikaren bitartez euren arteko lotura afektiboak sendotzen joango dira.
Courcol zuzendariak gizakiaren ontasunean sinesten du. Zailtasunak eta desberdintasunak egon daitezke, baina azken finean onak gara. Istorioan osagai dramatikoak eta gatazkak sentimenduak egon arren, komedia baten aurrean gaude. Uneren batean trikimailuak ikusten bazaizkio ere, orokorrean zuzendaria abileziaz moldatzen da komediarekin, dramarekin eta sentimenduekin jokatzerakoan. Horri, musikaren xarma eta aktoreen lan ederra gehitzen badizkiogu, gustura ikusten den pelikula baten aurrean gaudela esan daiteke.