'Tardes de soledad' dokumentala: xehetasun osoz

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2025ko mar. 7a, 09:00

Tardes de soledad-ek film onenaren Urrezko Maskorra eskuratu zuen 2024ko Donostia Zinemaldian. Albert Serra zezenen mundura hurbildu da film dokumentala egiteko. Andres Roca Rey Peruko toreroa izango da,
zezenekin batera, dokumentalaren protagonista.

Zuzendaria, batez ere, zezen-plazan, toreroaren eta zezenaren artean gertatzen den norgehiagoka islatzeaz arduratuko da. Badira beste eszena batzuk ere: toreroa janzten, plazara joan baino lehenago, eta toreroak eta kuadrillak, zezen-plazatik hotelera bueltan doazenean, duten elkarrizketak. Baina garrantzitsuena plazan gertatzen dena da; eta hori
xehetasun osoz azaltzen du.

Soinuaren eta irudien bitartez zezenketetan gertatzen dena helduko zaigu. Soinuak eta irudiak benetan indartsuak dira. Zezenaren sufrimendua inoiz ikusi ez dugun bezala heltzen zaigu, baita hondarrean sortzen den tentsio ikaragarria. Alde horretatik, zuzendariak eginiko lana benetan harrigarria da. Albert Serrak ez ditu inoiz plazan dauden ikusleak enfokatzen. Protagonismoa toreroari eta zezenari ematen die.

Bestalde, filmean ez da zehazten non diren zezenketak, edota ikusten ditugun irudiak egun berekoak diren edo ez. Ez dago istorio bat. Bi ordu pasatxotan zezenketen irudiak ikusten ditugu. Agian, filmari ordu erdi moztuz gero, lortutako efektua antzekoa izango litzatekeela iruditzen zait.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak