Kasu honetan, bi familia daude: bi ahizpak euren familiak osatu dituzte. Bati, Chantelli, hobeto joan zaio bizitzan eta familia zoriontsua osatzea lortu du. Pansyri, alderantziz; ez zaio
hain ondo joan eta sentitzen duen frustrazioa eta amorrua ozenki adierazten ditu. Familiakoekin, kaleko jendearekin, supermerkatuko langilearekin… sartzen da. Indarrez eta ironiarekin. Hala, ikusleak barre egiteko aukerak ditu. Dena den, pertsona jasanezina izanik, filma aurrera doan heinean ezagutzen joango gara Pansyren barneko sufrimendua eta hondamendia. Haren portaera laguntza-oihu bat da. Bizitzan gauza askori uko egin behar izan die, sakrifizio asko egin, eta horrek min izugarria sorrarazi dio.
Mike Leighek ondo hartzen dio neurria istorioari, eta lortzen du pertsonaiaren gizatasuna ikus-entzuleari helaraztea. Benetan bikaina eta ederra da Marianne Jean-Baptisteren interpretazioa.