Zuzendariak erabiltzen duen teknika stop-motion-a da. Hau da, panpinen mugimenduak eskuz eragiten dira. Planoz plano panpina mugitzen dute, eta, planoak segidan proiektatzerakoan,
mugimenduaren sentsazioa sortzen da. Dena askoz artisauagoa da, eta halako film bat egiteko urte asko behar izaten dira. Hori bai, emaitzak liluragarriak izaten dira.
Filmatzeko modua nahiko berezia izanik, bertan agertzen diren pertsonaiak eta azaltzen diren istorioak askoz bereziagoak dira. Memorias de un caracol-en Grace eta Gilbert bikiak dira protagonistak. Aitarekin bizi dira. Aita hildakoan, bi anaiak banandu egiten dituzte, familia banak
adoptatu ostean. Ellioten pertsonaiak bizitzak kolpatutako gizakiak izaten dira. Bakartiak dira, baita
nahiko bereziak ere. Horri kolore itzaliak erabiltzen dituela gehitzen badiogu, film triste baten aurrean gaudela pentsa genezake.
Eta hori egia izanda, umorez beteta dago pelikula. Pertsonaiek esaten dituztenek eta agertzen diren pertsonaia bitxiek istorioaren gogortasunarekin kontrastatzen dute. Krudeltasun eta samurtasun nahasketak oso ukitu berezia ematen dio filmari.