Melodrama eta komedia dramatikoarekin jokatzen duen istorio erromantiko baten aurrean gaude. Istorioa kontatzeko, bikotearen harremanen orainaldiko eta iraganeko eszenak nahasten dira. Eszena batzuek komediara jotzen dute eta beste batzuek kutsu dramatikoak dituzte. Nola elkar ezagutzen duten, euren arteko sentimenduak nola sendotzen diren, alaba bat dutenean edo gaixotasuna agertzen denean bikotearen bizitzan. Bizitzan ametsak lortzeko azkenera arte borrokatu behar dela aldarrikatzen da.
Aktoreen arteko kimikak egiten du filma momentu batzuetan gustagarri izatea. Biek argi lagatzen dute ederki mugitzen direla komedian, baita eszena dramatikoetan ere. Elkarrekin ondo moldatzen dira antzezten dituzten pertsonaiak erakargarri egiteko. Dena den, Vivir el momento nahiko konbentzionala da. Eszenen tratamenduak, momentu askotan, iragarkiak gogorazten ditu, eta nahiko artifizial geratzen da azken emaitza. Gainera, gehiegi luzatzen da azkeneko partean. Edozelan ere, arazorik gabe ikusten den filma da.