Filmaren zehar, haren bizimodua nolakoa den ezagutzen joango gara. Okupa bizi da, aitarekin eta anaiordearekin. Beste aldetik, ama eta hiru anai-arrebak amaren bikotekide basatiarekin
bizi dira. Kamerak ia denbora guztian Baileyren pausoak jarraitzen ditu. Ikusten duena eta mugikorrean grabatzen duena ikusiko dugu. Mugitzen den giroa ezagutuko dugu. Haren bizitza ez da erraza, eta, askotan hegaztiak ditu lagun. Zuzendaria indarrez hurbiltzen da erretratu soziala egiteko garaian. Baina istorioan, Bird izeneko pertsonaia fantastikoa agertuko da; horrela, errealismoa fantasiarekin elkartuko da.
Birdek txorien ezaugarriak ditu. Gustuko du gauzak goitik begiratzea. Baileyren eta Birden artean harreman berezia sortuko da. Errealismoaren eta fantasiaren arteko elkartze hori modu nahasi samarrean azalduta dago. Eta ikusleak aukeratu beharko du zer gertatu den
benetan eta zer ez.