Irudiek erritmoa eta indarra dute eta bizitza arruntean bat-batean azalpen arrazionalik ez duten gertaerak agertzeak ikusleak istorioan murgiltzea lortzen du. Alde horretatik, El llanto film erakargarria da.
Oso modu bortitzean hasten da filma, eszena harrigarri batekin. Hortik aurrera istorioa beste neska batengana hurbiltzen da. Ondo sartzen gaitu haren bizitzan.
Informatikak eta Internetek garrantzi handia dute komunikatzeko moduan. Istorio
honetan ere biraketa harrigarri bat izango da. Ostean, beste neska bat agertuko da filmean. Hasieran badirudi nesken istorioek ez dutela loturarik, baina sumatzen dugu azkenean istorio eta pertsonaia guztiak elkartuko direla, filmari zentzua emateko.
El llanto filmak ikuslea nahastu nahi du. Ez dezala jakin trama nondik nora joango den. Hori sentitzea gozagarria izaten da, baina halako filmak eskatzen dute bukaera ona izatea, ikusitako guztia ixteko eta sendotasun dramatikoa izateko; kasu honetan, ez da horrela gertatzen, eta proposamena osatu gabe geratzen da.