'Emmanuelle' filma: Itxuran geratuta

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2024ko urr. 11a, 12:42

1974an Emmanuelle filma estreinatu zen eta arrakasta izugarria lortu zuen. Espainiara ez zen heldu 1978. urtera arte, Francoren diktadura bukatuta. Pertsonaiari buruzko film askotxo egin ziren ahalik eta etekin handiena lortzeko.
Orain, Audrey Diwanek, El acontecimento filmaren zuzendariak, Emamnuelle-n
beste bertsio bat egin du.

Istorioa Hong Kongen kokatzen da. Emmanuelle hirira heltzen da luxuzko hotel baten funtzionamendua aztertzeko, horretan akatsik egon ez dadin. Hotelean bezeroak kontrolatuta daude, eurei buruzko ia dena ezagutzen dute, datu horiekin euren desioak guztiz asetzeko. Perfekzio horrekin paradisuan daudela dirudien arren, bezeroei ere sortzen die mundu aseptiko eta kontrolatu batean bizi diren sentsazioa. Emmanuellek ihes egin nahi du monotonia eta hoztasun horretatik, estimulu berriak ekarriko dizkion bide misteriotsuen bila.

Audrey Diwanen bertsioa estetikoki oso zaindua dago. Luxuzko mundu batean murgiltzen gara. Argazkiak, jantziek eta sortzen den erritmoak itxura dotorea eta misteriotsua ematen diote filmari, baina, horrez aparte, kontatzen den istorioa, agertzen diren pertsonaiak, sortzen diren harremanak edo egoerak… sakontasun gutxikoak dira. Azalean geratzen dira eta, itxuraren azpitik, interes mugatuko film bat dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak