Pausoz pauso Nevenkaren istorioan sartzen gara: zinegotzi moduan Udalean sartzen denean, alkatea haren atzetik hasten denean... Hasieran modu lasaiagoan, baina neskak euren arteko harremanean atzeraka egitea erabakitzen duenean, haren erreakzioa gero eta itzelagoa izango da. Eta gizarteak, beldurragatik, interesagatik edo sentsibilitate gutxiagatik, zalantzan jarriko du edo ez du sinistuko neskaren salaketa.
Pertsonaia nagusiaren egoera emozionalak ezagutzen joango gara: hasierako ilusioa lan berriarekin; deskontzertua, alkatearen hurbilpenarekin; larritasuna, gorteatzea jazarpen beldurgarri bihurtzen denean; hondoratzea, gizartearen babesgabetasun ezaren aurrean; eta berpiztea, erasotzaileari indartsu eta ausart aurre egiteko. Eta ikusiko dugu jauntxoak
pertsonengan eta gizartearengan ezartzen duen kontrola. Hori guztia zehaztasunez kontatzeko denbora asko erabiltzen du. Hala, denbora gutxi geratzen zaio epaiketan gertatzen dena sakontasunean azaltzeko.