'El cielo rojo' pelikula: bizitzaren lerroak irakurtzeko zailtasunak

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2024ko uzt. 5a, 09:00

León eta Félix lagunak dira. Félixek argazkiekin lotutako proiektu artistiko bat garatu nahi du, eta León bere bigarren eleberria idazten ahalegintzen da. Lasai lan egiteko eta inspirazioaren bila, basotik eta hondartzatik gertu dagoen etxe batera bizi izatera joango dira. Etxean, ezagutzen ez duten Nadja izeneko neska bat ere badago. Ostean, sorosle bat eta idazlearen editorea ere azalduko dira. 

Istorioan, etxetik oraindik urrun dagoen baino gerturatzen ari den suteak, bere garrantzia izango du. León bizitzan galduta dagoen pertsonaia da. Oso pertsona harroputza, mesfidatia eta urruna. Kosta egiten zaio besteekin harremanetan jartzea eta komunikatzea, agian berak ez dakielako zehatz-mehatz zer nahi duen. León idazlea da eta testuak idazten eta irakurtzen ohitura eduki arren, paradoxikoa dirudien arren, benetan zailtasunak ditu bizitzaren lerroak irakurtzen eta bere eta inguruan dauden pertsonen sentimenduak interpretatzen.

Horrela pelikulan elkartzen dira bizitzari zukua ateratzen eta bizitzaz gozatzen ahalegintzen diren pertsonaiak eta, bizitzan galduta dagoelako, fikzioaren idazketari lotzen zaion pertsonaia. Zuzendariak neurria hartzen dio istorioari eta hasierako arintasunetik, pausoz-pauso, pertsonaien harremanak sendotzen doazen neurrian, dramara hurbiltzen joango da, film indartsu bat osatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak