'Desconocidos' pelikula: Zama astuna

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2024ko mar. 1a, 09:53

Adamek 40tik gora urte ditu, eta bakarrik bizi da. Haren bizitza markaturik geratu zen 11 urte zituenean gurasoak istripuz hil zirenean. Adam homosexuala da, eta ez zuen horretaz inoiz gurasoekin berba egin, ezta homosexuala izateak eskolan eta bizitzan sorrarazitako arazoei buruz ere. Adamek Harry gaztea ezagutzen du.

Desconocidos filmak hitz egiten digu bizitzan esaten ez diren eta ezkutuan bizi diren sentimenduei buruz.
Bizitzan egoten dira esan edo egin ezin diren gauzak, garatu ez diren harremanak edo egin izan ez diren agurrak. Eta hori dena sorbaldan eramateko zama astuna izan daiteke. Filmak Adamen bidaia oniriko,
fantasmagoriko eta haluzinogenoa kontatzen digu. Osagai horiek errealitatearekin nahasten dira eta zaila izaten da bereiztea benetan gertatzen dena eta Adamen buruan dagoena.

Zuzendariak lortzen du barneko amets-giro iheskorrak eta benetan zirraragarriak diren sentimendu eta egoerak ikusleari helaraztea. Gurasoekin dituen topaketak hunkigarriak dira. Gurekin ez dauden pertsonekin elkartu eta zintzotasunez hitz egin ahal izatea bihotzeraino iristen zaigun zerbait da. Hori lortzeko ezinbestekoa da aktoreen interpretazioa bikaina izatea. Andrew Scott protagonistaren lana zoragarria da. Eta asko laguntzen du gainerako aktoreen lanak. Guztiek egiten dute lan borobila, filma borobila izan dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak