'Priscilla' filma: urrezko kaiolan

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2024ko ots. 23a, 10:00

Priscilla filmak Elvis eta Priscilla Presleyren arteko harreman bitxia kontatzen digu. Bikotea Alemanian elkar ezagutu zenetik –Priscilla nerabea besterik ez zela–, Elvis rock abeslari famatu egin eta bikotea banatzen den arte.

Hasieratik abeslariak gustuko zuen Priscillarekin berba egitea. Momentu haietan, ospetik eta musika mundutik ihes egiten zuten lasaitasun momentuak izateko. Harreman horretan fetitxismoaren kutsua
dago. Elvisek jakin nahi du baduela etxean, Gaceland urrezko kaiolan, hura noiz helduko den zain dagoen norbait. Bien arteko eszena asko ohe gainean dira, baina rock-izarra ez doa sexu-harremanen bila, harreman afektibo bila baizik. Arazoa da Priscillarentzat ez direla nahiko elkarrekin dauden momentu horiek: Elvisen bizitza osoaren parte izan nahi du, eta Elvis ez dago horretarako prest.

Priscilla dotoreziaz filmatuta dago. Sofia Coppolak gustu ona du planifikatzeko orduan, eta eszenekin eta irudiekin batera garai hartako abesti ugari daude, eszena bakoitzaren esanahiarekin lotuta. Baina, tamalez, istorioaren progresio dramatikoa nahiko laua da. Ez daude intentsitate igoerak, denak tonu berean jarraitzen du. Gainera, elipsi ugari daude, eta ez dira askorik ulertzen edo sineskorrak egiten
pertsonaietan gertatzen diren aldaketak edo hartzen dituzten erabakiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak