'El regreso de las golondrinas' pelikula: Bi izaki bakartiren arteko amodio istorioa

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2023ko uzt. 21a, 09:54

Filmaren hasieran, emakume baten eta gizon baten familiak biltzen dira, adostutako ezkontza baten bitartez, haiengandik libratzeko asmoz. Bikoteak ez du elkar ezagutzen, biak isilak dira eta bizitzak kolpatutako pertsonaiak dira.

Asto bat eta gurdi bat besterik ez dute euren gauzak eramateko. Ez dira oso komunikatiboak eta denbora beharko dute euren artean harremanak sendotzen joateko. Nekazaritza eta abeltzaintza dira euren ogibideak. Zuzendariak zehaztasunez eta presarik gabe euren bizitza nolakoa dena azaltzen digu.

Bikotearen bizitzarekin batera, istorioak Txinako nekazarien bizi- baldintzak erakutsiko dizkigu. Nekazariek euren etxeak husten dituzte, eta bertara heltzen direnak etxe arrunt horiek hartzen dituzte lurra lantzeko eta animaliak hazteko. Gero, lortutako produktuekin, jauntxoengana joaten dira, horiek saltzeko
asmotan. Jauntxoek oso gutxi ordaintzen diete nekazariei produktuengatik.

Istorioaren protagonistek odola ere partekatu beharko dute jauntxoarekin. Landa-lana desagertzeko arriskuan dagoen bizimodua da. Bikote protagonista, kemenez eta lan asko eginez, elkarrekin bizi berri bat sortzen joango da. Keinu eta detaile txikien bitartez zuzendariak bi gizaki bakartiren amodio istorioa nola sortzen eta sendotzen den kontatzen digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak