'Dialogando con la vida' pelikula: Gertaera aztoratzailea

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2023ko mai. 12a, 11:40

Lucas 17 urteko gaztea da, istorioaren narratzailea. Ikusleari zuzentzen zaio, azken asteetan haren bizitza nola aldatu den azaltzeko. Lucasek gurasoak eta anaia ditu. Astean zehar barnetegi baten dago eta aste bukaeran etxera bueltatzen da. Bat-batean, istripu batean, aita hiltzen zaio, eta gertaera horrek eragin
aztoratzailea izango du
familian eta gaztearen bizitzan.

Detailez kontatzen zaigu nola heltzen zaion aitaren heriotzaren berria, heriotzak dituen erritoak eta zeremoniala. Ostean, bizitzarekin jarraitzea tokatuko zaio, eta anaiak Parisera eramango du denboraldi baterako. Gaztea da eta oraindik hazten dago.

Gauzek eragiten diote eta askotan eztanda egiten du. Batzuetan, zaurgarria
dirudi; eta beste batzuetan,
harroputza. Mota askotako harremanak izango ditu: amarekin, anaiarekin, lagunekin, anaiaren pisukidearekin... Guztiak,
intentsitate handikoak.

Modu desberdinean jokatzen dugu heriotza baten aurrean. Eta zinemak ere oso modu desberdinean islatzen ditu pertsonaien portaerak eta sentimenduak. Kasu honetan, pertsonaiek ez dituzte sentimenduak gordetzen. Horiek eztanda egiten dute eta kanpora irteten dira modu bortitzean. Filmak erakusten digu, modu pertsonalean eta egokian, pertsonaiak bizi duen ekaitz-garaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak