'Fatum' pelikula: Guraso eta seme-alaben arteko loturak

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2023ko mai. 5a, 09:53

Sarritan esaten da gurasoak euren seme-alaben onuraren eta babesaren alde edozer gauza egiteko kapazak direla. Ideia hori da
Fatum
filmean kontatzen zaigun istorioaren abiapuntua. Eta edozer gauza egiterakoan muga ipintzeko noraino hel daitekeen kontatzeko
suspense-thriller bat egin du
Galiñanesek.

Jolas-areto baten lapurreta bat gertatu da, eta atrakatzaileek barruan dauden pertsonak bahitu dituzte. Bahituen artean familia bat dago. Polizien artean semea
gaixo duen polizia bat dago.
Lapurretan gauzak konplikatuz joango dira eta bi familien bizitzak eta interesek topo egingo dute. Pelikularen helburua ez da giza draman sakontzea, pertsonaien sentimendu kontrajarrien bidegurutzeak istorioa
korapilatzen duten gidoi-
biraketen bitartez intriga bultzatzea baizik. Ezohiko egoera batean dauden pertsona normalek konponbide zorrotzak hartzen dituzte, eta, konponbide horien ondorioz, egoera gero eta gehiago tenkatu eta korapilatuko da.

Fatum thriller entretenigarriak burura ekartzen digu Paco Plazaren Quien a hierro mata filma: mendekuaren ideia erabiltzeko filmaren zati bat ospitalean gertatzen delako eta Luis Tosarrek bi filmetan antzeko pertsonaiak egiten dituelako. Filmak ondo mantentzen du tentsioa, bukaera alderako motz samar geratzen bada ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak