'El inocente' pelikula: Konplikazioak sortuz

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2023ko api. 21a, 09:00

Louis Garrel, aktorea izateaz gain, zuzendaria ere bada: lau pelikula zuzendu ditu orain arte. Duela urte batzuk Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean Un hombre fiel filma aurkeztu zuen, gidoi onenari ematen zaion saria eskuratu zuen, eta iazko Zinemaldiko Perlak atalean El inocente filma ekarri zuen.

Bi lanek komediara jotzen dute, baino misterio eta zinema beltzaren osagarriak ere badituzte. Lehenengo filmak, komedia erromantikoa izanik, heriotza bati buruzko intriga mantentzen zuen. El inocente gehiago hurbiltzen da zinema beltzera eta thrillerrera, baina hori ere komediaren barnean. Eta genero zinematografiko desberdinen nahasketa trebean datza filmaren lorpenik handiena.

Abelen ama kartzelatik irteteko dagoen gizon batekin ezkontzen da. Harreman horrek mesfidantza sortzen du Abelengan. Hala, lagun baten laguntzarekin gizonaren mugimenduak kontrolatzen eta ikertzen ahaleginduko da. Abelen izaera nahiko zentzugabea da, baina filmak izaera hori dibertigarri eta atsegin egiten du. Haren susmoak eta abenturak jarraituko ditugu: nola arazoak saihestu nahian horietan inplikatuta ikusten duen bere burua eta horiek handitzen dituen. Komedia beltz horren azken emaitzan, zuzendariaren trebeziarekin batera, zerikusi handia du aktoreen interpretazioak. Horien arteko konplizitateak filmaren ukitu dibertigarria areagotzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak