'Matria' filma: Arnasa falta

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2023ko mar. 31a, 09:00

Ramona izeneko pertsonaiaren istorioa kontatzen zaigu. 40 urte inguruko emakumea da. Haren bizitza nolakoa den jakingo dugu, kamerak beti gertutik jarraitzen duelako.

Haren bizitza ez da batere erraza. Lan egoera oso latza da, eta lan bat baino gehiago behar du bizirauteko. Bikotekideak ez du aintzat hartzen eta esplotatu egiten du, eta alabarekin dituen harremanak gatazkatsuak dira, amak alaba gidatu nahi duelako, amak berak izandakoa baino etorkizun hobea izan dezan. Erretzailea da eta arnasa hartzeko inhalagailuaren laguntza behar du. Egoera fisiko hori egoera psikologikoaren metafora izan daiteke.

Ramonari bizitzan arnasa falta zaio. Egun osoa, etengabe, alde batetik bestera, ia atsedenik hartzeko aukerarik gabe. Zuzendariak asko mugitzen du kamera,  pertsonaiaren etengabeko mugimendua jarraitzeko, eta plano hurbil eta itxi asko erabiltzen ditu, Ramonak bizi duen egoera itogarria adierazteko. Emakume borrokalaria da, burugogorra, besteekin eskuzabala eta, batzuetan, zakarra.

Maria Vazquezek egiten duen lana zoragarria da. Halako pertsonaia bat interpretatzerakoan aktoreak neurrigabekerian erortzeko arriskua izan dezake, baina Maria Vazquezek intentsitate eta sinesgarritasun handia ematen dio pertsonaiari; hain zuzen ere, barrutik irteten den indarra kanporatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak