'Los reyes del mundo' pelikula: amets baten bila

Erabiltzailearen aurpegia

Los reyes del mundo filmak Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortu zuen. Adin askotariko bost gazte dira istorioaren protagonistak. Helduenak 19 urte ditu, eta amamak utzitako lurrak berreskuratzera joatea erabakitzen dute.

Horretarako, hiriko iskanbila, konbultsioa eta indarkeria atzen utzi, eta amestutako paradisu antzeko baten bila joango dira. Bidaia luzea da, eta denetatik topatuko dute: laguntzeko prest dagoen jendeak aterpea eta
elikagaiak emango dizkie,
eta, beste aldetik, indarkeria erabiltzen duten taldeak ere topatuko dituzte. Egunez eta gauez mendiak, errekak eta basabideak zeharkatuko dituzte. Bidaian zehar, gazteen arteko adiskidetasun loturak proban ipiniko dira.

Bidaiaren bitartez herrialdearen ezaugarriak ezagutzen joango dira. Biztanleen bizi-baldintzak, Kolonbian dagoen jende ona, baita herrialdean dagoen indarkeria eta ustelkeria ere. Filma indarrarekin kontatuta
dago. Filmatzeko moduak,
erabilitako koloreek, agertzen diren paisaiek, edertasuna eta intentsitatea ematen diote. Istorioa garatzen doan neurrian, mutikoen izaerak ezagutuko ditugu. Hasieran, kaleko mutil gatazkatsuak diruditenen alde ameslaria azaleratuko da. Utopiaren bila doan taldeak eta gazteek erakusten duten kemenak ukitu poetikoa ematen diote abenturari.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.