'Almas en pena de Inisherin' pelikula: bizitzaren ukitu absurdoa

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2023ko ots. 10a, 10:44

Filma istorio labur batetik abiatzen da: bi lagun, arratsaldero, pubera joaten dira garagardo batzuk hartzera. Bat-batean, Colmek erabakitzen du ez duela Padraicez ezer gehiago jakin nahi. Padraicek, harrituta, horren zergatia jakin eta adiskidetasuna berreskuratu nahiko du.

Biak burugogorrak dira eta horrek norgehiagoka geroz eta latzago bihurtuko du. Padraic konforme dago bere bizimodu lasaiarekin eta arruntarekin. Colm, aldiz, mugatuta eta atsekabetuta sentitzen da. Martin Mcdonaghek ezin hobeto jokatzen du egoera, elkarrizketa errepikakorrekin bizitzaren kutsu absurdoa harrapatzeko. Badaki trama nagusiak bigarren mailako pertsonaiez hornitzen. Adibidez, Padraicen arreba Shiobanek eta Padraicen lagun Dominicek bizi diren uharte txikiko giro itogarria azpimarratzen laguntzen dute.

Uharte txiki horretatik, Irlandan gertatzen ari den 1923ko gerra zibileko oihartzunak entzuten dira. Baliteke borroka horrek bertako biztanleei eragiten dien giro goibela areagotzen laguntzea.

Martin Mcdonagheren filmetan, umorearekin eta samurtasunarekin batera, indarkeriak, lizunkeriak eta tristurak ere badute lekua. Haren pertsonaietako asko bizitzaren zirkunstantziek kolpatutako gizakiak izaten dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak