Gertaera aztoratzailea

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Zabala 2022ko ira. 21a, 06:58

Izenburua: Le lycéen Zuzendaria: Christophe Honore Antzezleak: Paul Kircher, Vincente Laoste, Juliette Binoche Iraupena: 122 minutu.

Lucas, 17 urteko gaztea, istorioaren narratzailea da. Ikusleari zuzentzen zaio, honi begira, azkeneko asteetan bere bizitza nola aldatu den azaltzeko. Lucasek gurasoak eta anaia bat ditu. Astean zehar barnetegi baten dago eta aste bukaeratan etxera bueltatzen da. Bat-batean, istripu batean, aita hiltzen da eta gertaera horrek eragin aztoratzailea izango du familian eta gaztearen bizitzan, sentimenduetan eta ekintzetan. Detailez kontatzen zaigu nola heltzen zaion aitaren heriotzaren berria, heriotzak dituen erritoak eta zeremoniala. Gero bizitzarekin jarraitzea tokatzen da eta anaiak Parisera eramango du denboraldi bat pasa dezan.

Lucas, gaztea da; haren izaera oraindik sortzen dago. Gauzek eragiten diote eta askotan eztanda egiten du. Batzuetan zaurgarria dirudi, beste batzuetan, altaneroa eta zauritzailea. Mota askotako harremanak izango ditu: amarekin, anaiarekin, lagunekin, anaiaren pisukidearekin… Guztiak intentsitate handikoak izango dira.

Modu desberdinean jokatzen dugu heriotza baten aurrean. Eta zinemak ere oso modu desberdinean islatzen du pertsonaien portaera eta sentimenduak. Beste egunean, Frelle Petersenen Resten af livet filmean modu neurritsua erabiltzen zuen pertsonaien hutsune barnekoiak azaltzeko. Kasu honetan, Le lycéen filmean, pertsonaiek ez dituzte sentimenduak gordetzen. Horiek eztanda egiten dute eta kanpora irteten dira modu bortitzean. Filmak erakusten digu, modu pertsonal eta egokian, pertsonaiak bizitzen duen ekaitz-garaia.

Juliette Binochen bigarren filma da Donostia Zinemaldian. Kasu honetan, Lucas amaren pertsonaia egiten du. Bere lana bikaina da eta egiaz beterik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak